Udal aurrekontuen gaineko "akordioetara iristeko prest" dago EH Bildu
Lasarte-Oriako EH Bilduko kideek nabarmendu dute "herriaren etorkizuna lantzeko tresna garrantzitsuena" dela urteroko udal aurrekontua. Hori horrela, jakinarazi dute PSE-EEk eta EAJk osatzen duten udal gobernuaren zirriborroa jaso dutela eta horren gainean ari direla lanean, "xehetasunak ezagutu eta ekarpen zehatzak egin ahal izateko". Agintean dauden alderdien jarduna kritikatu dute, proposamena lantzeko bi aste baino gutxiago falta direlako eta behin betiko txostena esku artean ez dutelako. "Ez dituzte bermatu gure proposamenak jorratzeko baldintza egokiak. Beste urte batez, kudeaketa eskasa izaten ari da zentzu horretan".
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.