Clown Zorrotza 2024: "A la fresca"

Clown Zorrotza 2024: "A la fresca"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Azoka Parkea (Zorrotza)

Noiz

01/06/2024

2024ko Clown Zorrotza jaialdiaren barruan. Bilboko Udalak "Clown Zorrotza" programaren edizio berri bat antolatuko du, Zorrotzako Azoka Parkean egingo diren bost ikuskizunekin. Aurten ekimenean parte hartzen duten bost konpainietako bakoitzak publiko guztiari zuzendutako ikuskizunak aurkeztuko ditu, clown-aren diziplina erabateko protagonista delarik. Hitzordu guztiak doakoak izango dira eta adin guztietako pertsonek horietaz gozatzeko pentsatuta daude. Larunbatean, ekainak 1, Cía Anna Confetti etorriko da 19:00etan, "A la fresca" ikuskizunarekin. Udako gauetan freskoa hartzera ateratzen ziren amonak ditu oinarri ikuskizun horrek, eta eguneko pasadizoak komentatuko ditu, eguneroko edozein gertaera istorio handi bihur zitekeelako. Hiru pertsonaia eta haien unibertso berezia, oso ezagunak egingo zaizkigunak, eta aulki erraldoi bat, freskuran egotekoa. Eguneroko eszenak dira, eta, aldi berean, eszena surrealistak; hitz gutxirekin irudi oso komikoak sortzeko gaitasuna duten eszenak. Udako gauetan freskuran esertzera eta eguneko anekdotez hitz egitera irteten ziren (eta herri batzuetan oraindik ere irteten diren) aitona-amonengan inspiratzen da ikuskizuna, mintzalditxo horretan istorio handi bihur baitaiteke eguneroko edozein gertakari. Ikuskizun honek adin guztietako jendea maiteminduko du. “Anna Confetti” konpainiak 35 urte baino gehiago daramatza umorearekin eta barre-algarekin jolasten eta ikuskizun dibertigarri eta poetikoak sortzen clownaren, zirkuaren eta musikaren hizkuntzaren bidez. - Clown Zorrotza 2024: egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak