"BIHAR ARTE SOILIK"

"BIHAR ARTE SOILIK"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

getxo.eus

Non

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa

Noiz

15/03/2024

Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek. Bihar arte soilik / Solo hasta mañana harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eginarazi nahi dio ikusleari, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki. Taldea- Egilea: David Caiña.
- Zuzendariak: Gorka Mínguez eta David Caiña.
- Artistak: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Xanti Korkostegi eta Mikele Arizkorreta.
- Lankidetza: Arriaga Antzokia.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak