Ehunmilak Bira izango da Lagun Onak mendi bazkunaren 2026ko etapazkako ibilbide luzea
Azpeitiko mendizaleek zazpi etapatan egingo dute ultra trail lasterketa ezagunaren ibilbidea. Azken urteetako etapaz etapako ekimenen antzeko antolamendua izango du. Aurreneko etapa, Azpeitia-Tolosa artekoa izango dena, otsailaren 7an egitea aurreikusi dute Lagun Onak mendi bazkunakoek.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.