"Ainarak" + Anne Etchegoyenen kontzertua

"Ainarak" + Anne Etchegoyenen kontzertua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ataria.eus

Non

Zine-aretoa

Noiz

08/03/2024

Dokumental hau Ainarak transmedia proiektuaren inguruan ari dira lantzen, ondarea berreskuratzeko proiektu zabalago baten parte baita. Lan horren emaitza, gainera, ainarak. eus webdoka izan da. Horren bidez, sustatzaileek genero- eta urte-sasoiko migrazio-mugimendu horren memoria berreskuratzeko lan egiten dute, protagonistentzat eraldaketa sakoneko, kultura-trukeko eta heldutasuneranzko esperientzia pertsonaleko prozesua baitzen. 2020ko urritik 2021eko ekainera Nafarroan, Aragoin eta Zuberoan grabatutako filmak toki ikusgarriak ditu: Erronkari, Ansó eta Hecho haranak; Cinco Villas eskualdea; Santa Grazi, Maule-Lextarre, Donapaleu, Bidankoze, Burgi, Erronkari, Izaba, Urzainki, Ezkaroze, Otsagabia, Jaurrieta, Luesia, Juslibol, Zaragoza eta Iruñea. SinopsiaPirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Merezi duten lekua eman nahi izan zaie iraganera egingo dugun bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870tik 1940ra. Emakumeak, askotan 12 urtetik beherakoak, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta, diru pixka bat irabazteko. Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa delako eta beltzez jantzita joategatik esaten zitzaien 'Ainarak'. Anne Etchegoyenen eskutik, ainara gazte horien historia ezagutuko dugu. XIX. mende amaierako eta XX. aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzen zituen oinezko bide horrek, arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migrazio masiboa eta urtaroei lotuta egindakoa. ZuzendariakRitxi LizartzaDonostian (Gipuzkoa) jaioa. Filosofía eta Letretan lizentziaduna da, Euskal Filologia espezialitatean Deustoko Unibertsitatean (1988) eta masterra Zinema eta Telebista Hizkuntzan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2002). Zinea Sortzen (Maluta* Films) ekoiztetxearen bazkide fundatzailea da 2008tik eta, haren bidez, fikziozko filmak, dokumentalak zein webserieak ekoizten ditu. www. zinea. eus eta www. ganbara. eus eduki zinematografikoen proiektuen arduraduna da. Bere hastapen profesionalak ikus-entzunezko eta eszenako hainbat lanen itzulpenean eta zuzenketan oinarritzen dira, besteak beste, 25 film luze (tartean, Aupa, Etxebeste!, La casa de mi padre, Bi anai, Akelarre), telebistako fikziozko telesailen 2. 500 kapitulu (Goenkale) edo 50 antzezlan. Ekoizpenari dagokionean, hainbat film eta telesailetan aritu da: El onceno, maestro, Tres60,  odol, Bagoaz!, Margolaria, Apaiz-kartzela, Sutan, Ainarak edo Pizti bat, agian. Gidoilari gisa, Bagoaz! webseriearen bi denboraldien (2016, 2018) arduraduna da, eta baina Ainarak proiektu transmediarena ere. Zuzendari gisa, Bagoaz! -en bi denboraldietan lan egin du, eta Apaiz kartzela (2021) eta Ainarak dokumentaletan. Juan San Martín601 Producciones enpresako bazkide fundatzailea da, eta 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezko ekoizpenaren munduan. Hasieran argazkilari gisa eta, ondorenerrealizadore gisa trebatua, argazkigintzaren eta publizitate-zinemaren arloan hasi zuen bere ibilbidea. Telebistako, enpresa-komunikazioko eta dibulgazioko nazio zein nazioarteko mailako hainbat proiekturen produkzio-zuzendaria eta errealizadorea izan da. Spotak eta publizitate-, erakunde- eta korporazio-piezak zuzendu eta ekoitzi ditu, eta baita zuzeneko ekitaldiak. Besteak beste, OLN, HBO eta ESPN telebistetarako nazioarteko koprodukzioetan parte hartu du kirol- eta kultura-ekitaldietan. RTVEko Redes dibulgazio-programarako pilulak egin ditu; EITBren Ama Lurra dokumentalerako hiru kapitulu; Arroilen, Bertizen, Erronkari Ibarraren eta Lizarra hiriaren interpretazio-zentroetarako ikus-entzunezkoak ere. Nafarroako Gobernuak antolatutako erakusketa baterako Tras la huella viva de Pablo Sarasate ikus-entzunezkoa sortu zuen. Ekoizle gisa, Rico y Sano telesaila Telemadrid katearentzat, Bull Runners of Pamplona (Aubrey Powell, 2012) dokumentala eta RTVErako 6 kapituluko La Navaja de Ockham telesaila ekoitzi ditu. EkoiztetxeakMaluta FilmsHainbat zinema-formatutan espezializatutako ekoiztetxea: film luzeak eta laburrak, fikziozkoak zein dokumentalak. Ikuslearen gizatasuna arakatuko duten istorioak biltzea eta kontatzea du xede: memoria historikoa, giza eskubideak, kultura, antropología. . . Proiektuak:- Pizti bat, agian (Ainhoa Gutierrez, Olatz Gonzalez). Dokumentala. Estreinaldia: 2023
- Ainarak (Ritxi Lizarza, Juan San Martin). Dokumentala. Estreinaldia: 2022
- Sutan (Naia Arantzamendi, 2022). Film laburra
- Apaiz-kartzela (Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal, 2021). Dokumentala
- Haizearen egia (Ekain Albite, 2020). Film laburra
- Zutik (Ainara Mendiola, 2019). Film laburra
- Margolaria (Oier Aranzabal, 2019). Dokumentala
- Odola odol (Cristián Leighton, 2016). Dokumentala
- Tres-60 (Alejandro Ezcurdia, 2013). Fikzioa
- Menchu GAL (Ainara Mendiola, 2013). Dokumentala601 Producciones AudiovisualesEnpresa, erakunde eta telebistentzat bideo-edukia sortzen eta ekoizten duen enpresa. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean: bideo industriala, publizitatekoa, zientifikoa eta formakuntzakoa. Horrez gain, webguneetarako bideoak, produktu-erakustaldiak, bideo instituzionalak edo dibulgazio- eta hezkuntza-bideoak lantzen dituzte. Proiektuak:- ANWAR (Lleno de luz). (Rosa Garcia). Alex Txikon alpinista protagonista duen dokumentala. 2022
- Ainarak. Documental. Estreno: 2022
- Ultreia!, Camino a Santiago. 20 ataleko telesaila, CyLTV, NaTV eta LRTV-rentzat ekoiztua. 2021
- Reyno Natura. 20 ataldeko telesaila, NaTV-entzat ekoiztua. 2021
- ONKI XIN. Nafaroako Gobernuarentzako ikus-entzunezkoa. 2020
- Est(r)ella, Lizarra. Lizarrako herriarentzako ikus-entzunezkoa. 2020
- La Navaja de Ockham. 6 atal, RTVErentzat ekoiztua. 2019
- La vida en las Foces. Nafaroako Gobernuarentzako ikus-entzunezkoa. 2018
- Rico y Sano. 56 atal, Telemadrid katerako ekoiztua. 2010
- Tras la huella viva de Pablo Sarasate. Nafaroako Gobernuarentzako ikus-entzunezkoa. 2009Fitxa- Zuzendariak: Juan San Martín eta Ritxi Lizartza
- Gidoia: Marga Gutiérrez
- Protagonista: Anne Etchegoyen
- Musika: Anne Etchegoyen
- Argazki zuzendaria: Quim Torrens
- Ekoizpen exekutiboa: Ritxi Lizartza eta Rosa García
- Produkzio etxeak: Maluta Films eta 601 Producciones
- Hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa eta aragoiera
- Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EITBren parte hartzearekin
- Iraupena: 85 minutu

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak