Agurtzane Gomez Gaztezuloko zuzendariaren heriotza

Agurtzane Gomez Gaztezuloko zuzendariaren heriotza
Agurtzane Gomez Gaztezulo aldizkariko zuzendaria abenduaren 10ean hil zen, 46 urte zituela, bat-bateko gaixoaldi latz baten ondoren. Hil-zorian zela, esperientziaren berri ematen, eta jasotako babesa eskertuz,Gaztezulok Gomezek berak idatzitako mezua argitaratu zuen ostiralean. Irakurketa merezi duela uste dugu: Heriotza eta babesa. Agurtzane Gomezek hogei urte egin zituen Gaztezulo aldizkarian lanean, publizitateaz ardura hartuta zenbait urtez, eta 2020ko hamarkada honetan zuzendari. Gaixotasuna eta hark ekarri duena bat-batekoa izan dela Gomezek berak esan du idazki horretan: "Osasun aldetik primeran egotetik hilzorian egotera pasatu naiz. Apendizitisa-edo izan zitekeena, epe laburreko biziraun diagnosi bihurtu da. " Ondorengoa, hausnarketa sentitu eta inpaktantea da. Osakidetzako langileen lana eskertzen du, eta denontzako galdera bat utzi ere bai: "Enpatia ariketa bat eginda, nola pasatu nahiko zenituzke zure azken 72 orduak?"Irakurri nahi baduzue, hemen. Besarkada Gaztezuloko haren lankideei; lagunei, eta senideei. Gugan bego Agurtzane Gomez. Irudia Gaztezuloren webguneko nor gara orrikoa da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak