"Zinemaldia ikertzea: José Ángel Herrero-Velarde ikerketa-bekak" (Artxiboa)

Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.sansebastianfestival.com
Noiz
22/06/2024
Ekainaren 22an, larunbata, Gipuzkoako Foru Aldundiak, EQZEk eta Zinemaldiak batera antolatutako jardunaldi publiko bat egingo da Tabakaleran. Jardunaldi horretan, "Zinemaldia ikertzea: José Ángel Herrero-Velarde ikerketa-bekak" izenburupean, Artxiboak egiten duen lanaren berri emango da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Tabakalerako zinema-aretoan mintegi bat egingo da, José Ángel Herrero-Velarde bekek sustatutako ikerketen emaitzak lehen aldiz gizarteratzeko. Irati Crespok, Artxiboaren koordinatzaileak, Felipe Cabrerizo, Neus Sabaté eta Endika Reyren hitzaldiak ekarriko ditu, Zinemaldian sozialisten orbitako herrialdeetako ekoizpen zinematografikoaz, Josefina Molina, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomé Donostian berriz elkartzeaz eta lehiaketaren eta zinemagile hasiberrien film luzeen arteko harremanaz hitz egingo dutenak, hurrenez hurren. Aurkezpenetan, orain arte argitaratu gabe zegoen Zinemaldiko artxiboko dokumentazioa erabiliko dute hizlariek. Sarrera librea da lekua bete arte, baina gonbidapena eskatu behar da webgunearen bidez edo Tabakalerako informazio gunean. EGITARAUA17:00-17:15: Aurkezpena (Irati Crespo). 17:15-17:40: Hitzaldia: "Ekialdera irekitako leiho bat: sobietarren orbitaren zinema Espainian sartzea Donostiako Zinemaldiaren bidez" (Felipe Cabrerizo). 17. 40-18. 10: Hitzaldia: "Josefina Molina, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomeren arteko elkartzearen aztarnak (Neus Sabaté). 18:10-18:35: Zinemagile berrien hitzaldia (Endika Rey).
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.