Taula Xake Klubeko kideak, ederki Bidasoa Xakeko Gabonetako jaialdian
Salto Bidasoa Xake Klubak antolatutako Gabonetako jaialdia jokatu zen azaroren 29an, Irunen. 16 urtez azpiko gaztetxoek parte hartu ahal izan zuten hiru maila ezberdinetan banatuta; 16 urtez azpikoa, 12 urtez azpiko bi multzotan eta hasiberriak. Taula Xake klubeko kideak lehen postuetan izan ziren; 12 urtez azpiko A multzoan Unai Granado bigarren izan zen eta Pedro Garcia, aldiz, bosgarren. 16 urtez azpiko kategorian, Daniel Vegasek ere bosgarren amaitu zuen lehia
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.