Remedios Zafra: "Identitatearen politikak Interneten"

Remedios Zafra: "Identitatearen politikak Interneten"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eus/

Non

Tabakalera

Noiz

14/03/2024

Identitatearen politikak Interneten. Artearen, zientziaren eta teknologiaren poetikei eta tentsioei buruzko kontakizuna sareko eraikuntza subjektiboanHitzaldi honetan laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko sorkuntza-prozesuetan eta trukeetan eratutako eraikuntza identitario eta subjektiboari buruzko kontakizun, poetika eta tentsio esanguratsuenetako batzuk jorratuko dira, bereziki azterlan bisualen, Interneti buruzko azterlan kritikoen eta feminismoen esparruan. Ibilbide gogoetatsu bat proposatzen da Interneten azken hiru hamarkadetan barrena, hemendik hasita: pantaila bitarteko den mundu batean estereotipoen askapenaren (askapen faltsuaren) gaineko irakurketa utopikoak laurogeita hamarreko hamarkadan, irudi errealetan eutsitako niaren errebalorizazioa produktu bihurtuta, sare sozialek sustatutako intimitatearen merkantilizazioa eta intimitate zapaltzailea argitara ateratzearen apropiazio politiko eta feminista ardatz dituen irakurketa bikoitza, berriki eratutako mugimendu globalak itxuratuz; hona iristeko: adimen artifizial sortzailearen egungo erabilera eta erronkak, Interneteko egiaren eta fantasiaren esparruen transformaziotik.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak