Filmazpit: "Beltza naiz"

Filmazpit: "Beltza naiz"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbaoarte.org

Non

BilbaoArte

Noiz

07/07/2021

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin. Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du. Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko. Beltza naizAmaia Jackson afro-euskaldunaren (aita Tanzaniakoa du eta ama Zarauzkoa) apunte biografikoak, eta bere interesa Black is Beltza artefaktuaren inguruan garaturiko narrazio-plataforma guztiekiko; horiek osatzen dute ekintza-multzo honen produkzio-prozesuak erakusten dituen dokumentalaren kontakizun-haria. Bi zatitan banatua, lehenengoak proiektuaren transmedia garapena erakusten du, eta bigarrenak animazio-filma nola egin zen, guztia sormen-eztanda hau eragin zuten artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketez maneatua. - Animazio-filmari buruzko informazioa
- Diskoari buruzko informazioaFitxa- Gidoia eta zuzendaritza: Fermin Muguruza
- Animazio-estudioak: Dibulitoon, 9 ojos, Draftoon, Hampa, User T38
- Edizioa: Daniel Urdiales
- Ekoizpen-zuzendaria: Jone Unanua
- Musika: Raül Refree, The Sey Sisters, Manu Chao, Maika Makovski, Anari, Ana Tijoux
- Pertsonaien diseinua: Josep Homs
- Extrak: Pepe Boada
- Background-ak: Iñaki Holgado
- Soinua: Angel G. Katarain
- Afixaren diseinua: Carlos Undergroove
- Iraupena: 84 minutu

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak