"Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra kultura sektorean"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.bilbao.eus
Noiz
25/04/2024
Apirilaren 25ean, osteguna, "Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra kultura sektorean" izeneko jardunaldia egingo da Basurtuko Udaltegian (Zankoeta kalea, 1). Saioa 17:30etik 21:30era bitartekoa izango da, eta kultur arloko profesionalei eta eragileei zuzenduta dago. Prestakuntza jarduera emateko ardura Shandra Martinez Caballerok izango du, Zuzenbidean lizentziatua denak, Magisterra Kudeaketa Kulturalean, artista plastikoa eta RECREAKULT proiektuaren sortzailea. Saioaren helburua da kultura sektoreko profesionalak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ingurumenaren iraunkortasunaren eta zaintzaren inguruko faktoreen garrantziaz. Ildo horretan, informazioa emateaz gain, tresna praktikoak eskainiko dira ideia, ekoizpen eta kontsumo kultural arduratsuagoa eta ingurumenaren aldetik iraunkorragoa izateko. Jardunaldiak hiru zati izango ditu. Lehenik eta behin, kulturaren egungo egoera aztertuko da iraunkortasunaren eta ekonomia zirkularraren ikuspegitik, arlo horiekin loturiko faktoreak optimizatzeko zer alderditan eta nola esku har daitekeen identifikatzearren. Ondoren, jardunbide egokien adibideak emango dira, eta, azkenik, jarduera praktiko bat egingo da. Horrela, jolasaren bidez ingurumenaren aldetik egon daitezkeen arazoen adibideak aurkeztuko dira, zer aukera dauden eta kultura arloko prozesuetan, jardueretan eta antolakuntzetan neurri eraginkorrak ezartzera bideratutako ibilbide-orria garatzeko zer egin daitekeen ikusiko da. Interesatuek jardunaldi honetan izena eman dezakete apirilaren 22ra arte; horretarako, cultura@bilbao. eus posta elektronikoaren bidez emango den inprimakia bete behar dute. Izen ematea doakoa da, eta 25 plaza izango dira. Izena emateko hurrenkeraren arabera beteko dira plazak.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.