"ONIN y el misterio del teatro"

"ONIN y el misterio del teatro"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

redteatrosnavarra.com

Non

Etxarri-Aranatzeko Kultur Etxea

Noiz

17/03/2024

Istorio familiarra, maitagarria eta dibertigarria. Abentura, berdintasuna, inklusioa eta enpatia dira Ibon Martin idazle gipuzkoarraren gazte sagako eleberrietan inspiratutako Maite Redinen lanaren ardatza.

Onin (Onintza) eta antzokiaren misterioa lanak Iruñeko Gayarre Antzokiaren nondik norakoak erakutsiko ditu. Onintzak -bere Jaione irakaslearen eskutik eta bere taldearekin lagunduta- lehen aldiz zapalduko du Iruñeko antzokiko agertokia. Eta hor hasiko da bere abentura. . . Bere neba Erik-rekin, Sara, Ainara eta Aimar lagunekin eta bere maskota banaezinarekin batera, antzerkiaren mundu zoragarrian murgilduko da Onin. Has dadila emanaldia! Testuaren egilea: Maite Redin Orzaiz Musikaren egilea: Jon Zabala Noguera Zuzendaria: Maite Redin Orzaiz Antzezleak: Irati Muñoz, Celia Fañanás, Naiara AzpilKueta, Kimetz Etxabe, Iban Alguea, Fermín Matilla

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak