Literatur solasaldia: "Arrain hezur bat eztarrian", Olatz Mitxelena

Literatur solasaldia: "Arrain hezur bat eztarrian", Olatz Mitxelena

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.hernani.eus

Non

Biteri Kultur Etxea

Noiz

23/04/2024

"Arrain hezur bat eztarrian", Olatz MitxelenaOn asmoz abiatu eta hondamendian amiltzen diren txangoak, edo itxura negargarria izan arren amaiera gozoa hartzen duten festak. Ezer ez da dirudiena istorio hauetan: errealistak batzuk, fantastikoak bestetzuk, beti dute gorderik ustekabearen harra, bolante kolpea, magiaren printza. Olatz Mitxelenak, Igartza Sariari esker ondutako bere lehenengo ipuin liburu honetan, esku trebea eta ahots propioa erakutsi ditu: lehenak balio dio prosa jostalari bezain zehatz batez idazteko; bigarrenak, berriz, ideia berritzaileak sujeritzeko, noiz asaldatzaile noiz adar-jotzaile, liburua itxi eta gero ere irakurlearen gogoan luzaroan iraungo dutenak. Gidaria: Ane Mayoz

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak