Surne Bilbaok Sporting CPren aurka hasiko du FIBA Europa Kopako bigarren fasea, asteazkenean, Miribillan
Surne Bilbaok Sporting CPren aurka hasiko du 2025-2026 denboraldiko FIBA Europa Kopako bigarren fasea, asteazkenean, Miribillan. Bigarren fase honetako lehenengo partida, EITBk zuzenean emanen duena, 18:30ean hasiko da; PAOK Salonika eta Prievidza izanen dira euskal taldearen multzoa osatuko duten bi taldeak. Surne Bilbao da FIBA Europa Kopako azken txapelduna, finalean PAOKi irabazita hain zuzen ere, aurreko apirilean. Peristeri, Kutaisi eta Brno izan dira Bizkaiko taldearen aurkariak lehenengo fasean, eta bertan Surne Bilbaok maila handia erakutsi du; oraingoan, Jaume Ponsarnauren taldearen erronka maila hori berdintzea da, txapelketan jarraitu ahal izateko. EITBk, eitb. eus-en eta ETB4ren bitartez, zuzenean emanen du Surne Bilbaoren eta Sporting CPren aurkako partida.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.