2024ko PASAI ANTXOKO ASTE MUSIKALA 2024: Aquam Lauda Abesbatza

2024ko PASAI ANTXOKO ASTE MUSIKALA 2024: Aquam Lauda Abesbatza

Gertaeraren datuak

Antolatu du

PASAI ANTXOKO ASTE MUSIKALA

Non

SAN FERMIN ELIZA - Pasai Antxo

Noiz

16/03/2024

AQUAM LAUDA KORUA2014ko urtarrilean Javier Busto egungo zuzendariak sortutako abesbatza, emakumeen korurako idatzitako musika zabaltzeko asmoarekin. Abesbatzak programa eklektikoekin lan egiten du, entzuleengana iristea eta bere kantarien esperientziarekin eta musikaltasunarekin hunkitzea bilatuz. 2014ko ekainean abesbatzak bere aurkezpena egin zuen Irungo Mendekoste elizan. Kontzertu eta jaialdietara gonbidatu dute Torre del Mar-en (Malaga), Iruñean, Jacan, Beasainen, Castro Urdialesen, Lasarten, Laredon, Gijonen, Zumaian, Hondarribian, Burgosen, eta hiri horretan eskaini genuen kontzertua, Alejandro Yague konpositore burlatarraren oroimenez, TAGORE estreinatuz, emakumeen korurako idatzitako azken obra.
Avileseko XLI Musika Sakratuaren Astean eta Villabonako Koru Musikaren III. Zikloan parte hartu zuen. "Bidasoako Abesbatzen XII. Jaialdian" parte hartu zuen, Irunen. Beste kontzertu batzuk Donostian eta Ordizian, hiri honetan, Barroko Aire Jaialdiari amaiera emanez. 2024an Eskifaia Abesbatzak antolatutako Musika Sakratuaren 40. Ziklora gonbidatu dute. JAVIER BUSTOHondarribian jaio zen 1949. urtean. Medikuntza eta Kirurgian Lizentziaduna Valladolideko Unibertsitatean. Mediku lanetan aritu da 1977tik 2013n erretiratu arte. Musika-heziketa autodidakta du, eta Erwin List maisuak animatuta hasi zuen jarduera  korala. Valladolideko Ederki Koruaren zuzendaria (1971-1976). Hondarribiko Eskifaia Koruaren sortzaile eta zuzendaria (1978-1994). Kanta Cantemus Koruaren sortzaile eta zuzendaria (1995-2007). Aquam Lauda Koruaren sortzaile eta zuzendaria (2014). Bere obra koralak Euskal Herria, Alemania, AEB, Frantzia, Japonia eta Britainia Handian argitaratzen dira. PASAI ANTXOKO ASTE MUSIKALA 2024Martxoaren 10an, igandea, 13:00etan: Illunbe Musika Banda (frontoian)Matxoaren 16an, larunbata, 20:00etan: Aquam Lauda Abesbatza (Elizan)Martxoaren 17an, igandea: 19:00etan: Easo Sinfonietta (Elizan)Martxoaren 24an, igandea, 19:00etan: Sugaar Ensemble(elizan)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak