"Artea Oinez 2024" erakusketa

"Artea Oinez 2024" erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Kondestable Civivox-a

Noiz

27/03/2024-etik 19/05/2024-era

Kondestablearen jauregia. Martxoaren 27tik maiatzaren 19ra. Erakusketa: Artea Oinez 2024. Artea hizkuntza unibertsal gisa hartuta, Zangozako Ikastolak eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak Artea Oinez erakusketaren edizio berria antolatu dute. Erakusketa Kondestable Civivoxean egonen da ikusgai maiatzaren 5era bitarte.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak, erakusketa bakar batean artearen mundura hurbilketa desberdinak eskaintzeko apustua egiten du. Hain zuzen, 83 euskal egileren lanak ikusteko aukera ematen du erakusketak. Sorkuntzen bidez ahots desberdinak eskaintzen dituzte; mundua ikusteko, ulertzeko eta irudikatzeko modu desberdinak. Alde horretatik, ibilbide desberdin horiek erakusketa-espazio berean aurkitzen eta elkartzen dira, elkarrizketa aberasgarria eta publiko desberdinekiko lotura ahalbidetuz. Artea Oinezen bildutako artisten artean daude, besteak beste, Carlos Irijalba, Dora Salazar, Celia Eslava, Koko Rico, Begoña Zubero eta Xabier Agirre.

Hainbat diziplina aztertzen dituzten artistak direnez, erakusketak pinturak, eskulturak, argazkiak eta instalazioak barne hartzen ditu, artearen –bere adierazpen artistikoen– ikuspegi orokorra eskaintzeko. Izan ere, artistek hainbat teknika eta materialen erabilera aztertzen dute,hala nola aluminioa, altzairua, argizaria, olioa, portzelana, oihala, PVCa, tinta eta argazkia. 

Edizio honetan Miren Doiz nazioarteko oihartzuna duen artista nafarra omenduko dute. Haren ekoizpenak arte garaikidearen epizentroan kokatzen du, sustrai figuratiboko piktorikoa eta abstraktuena konbinatzean, ikusleak jakin dezan zer den erreala eta zer birsortzen duen. 1980an Iruñean jaioa, Doiz Erromako Espainiako Errege Akademiako bekaduna izan zen eta lanak ditu Nafarroako Museoan, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman eta Nafarroako Parlamentuan, baita Madrilgo komunitatean, Coca Cola Fundazioan eta DKV Bilduman ere. Gainera, bakarka eta taldean, besteak beste, Berlinen, Mexiko Hirian, Sao Paulon, Bogotan eta Erroman egin ditu erakusketak. 

Bere lana pinturaren, instalazioaren eta argazkiaren artean kokatzen da, eta soilik piktorikoak ez diren materialen alde egiten du. Haren sorkuntzak bidimentsionaltasuna hausten saiatzen dira, zenbait elementuren arteko konexio-puntuak sortuz, tradiziozkoak ez diren mihiseak erabiliz, hala nola eraikinak edo autobusak, eta pinturaren mugak aztertuz. 

Miren Doizek 2014. urtean parte hartu zuen lehen aldiz  zuen Artea Oinezen, hain zuzen ere Zangozako Ikastolak antolatutako erakusketan. Ordutik, urtero parte hartu du, eta orain, hamar urte geroago, erakusketako protagonista berezia da. Artea Oinez Erakusketa. Artistak- Xabier Agirre
- Elena Aitzkoa
- Faustino Aizkorbe
- Juan Aizpitarte
- José Ramón Anda
- Ibon Aranberri
- Txaro Arrazola
- Pello Azketa
- Txomin Badiola
- Nadia Barkate
- Baroja Collet
- Nestor Basterretxea
- Imanol Bengoetxea
- Argiñe Berastegi
- Clemente Bernad
- Carlos Cánovas
- Concha Cilveti
- June Crespo
- Josette Dacosta
- Bingen De Pedro
- Xabier De Zerio
- Naia Del Castillo
- Fermín Díez De Ulzurrun
- Miren Doiz
- Mikel Eskauriaza
- Celia Eslava
- Andoni Euba
- Jon Mikel Euba
- Leopoldo Ferrán
- Gorka Flores & Maria Luisa Bengoetxea
- Txaro Fontalba
- Iñaki Garmendia
- Ángel Garraza
- Kepa Garraza
- Asunción Goikoetxea
- Patrik Grijalvo
- Mari Puri Herrero
- Reyes Ibarrondo
- Juan Jesús Ilundain
- Zaloa Ipiña
- Pello Irazu
- Alicia Irigoyen
- Carlos Irijalba
- Oier Iruretagoiena
- Fermín Jiménez Landa
- Vicente Larrea
- Mikel Lertxundi
- Sagri Mauleon
- Asier Mendizabal
- Juan Mieg
- Idoia Montón
- Ángela Moreno
- Xabier Morrás
- Rafa Munárriz
- Manu Muniategiandikoetxea
- Itziar Nazabal
- Itziar Okariz
- Mikel Okiñena
- Félix Ortega
- Eugenio Ortiz
- Fernando Pagola
- Julio Pablo Pérez
- Maider Perkaz
- Paco Polán
- Txuspo Poyo
- Sergio Prego
- Mari Jose Recalde
- Ana Riaño
- Javier Riaño
- Koko Rico
- David Rodríguez Caballero
- Ixone Sádaba
- Dora Salazar
- Helena Santano
- José Antonio Sistiaga
- Juan Sukilbide
- Susana Talayero
- Darío Urzay
- Miren Ustarroz
- Azucena Vieites
- Maia Villot De Diego
- Begoña Zubero
- José Luis Zumeta

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak