"Sagastitarrak"

"Sagastitarrak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ikusgarri.sacatuentrada.es

Non

Ikusgarri Aretoa

Noiz

14/06/2024

Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian– alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du: "Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean". Anton Sagasti familia-buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane alabak abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan. Fitxa teknikoa:Egilea: Ramon Madaula. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi. Aktoreak: Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri. Itzulpena: Martin Agirre. Eszenografia: Asier Sancho Senosiain. Jantzien diseinua: Cristina Martinez. Argiztapena: Julen Zaballa. Teknikoa: Alfredo Medina Lirio. Argazkiak: David Vicente. Kartela: Asier Sancho Senosiain. Aholkularitza juridikoa: Hator. Asegurua: Fremap. Ekoizpen exekutiboa: Martin Agirre. Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre. Ekoizpena: Txalo Produkzioak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak