Liburu aurkezpena: "Tiempos difíciles" (Marisa Iturriza)

Liburu aurkezpena: "Tiempos difíciles" (Marisa Iturriza)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

hondarribia.eus

Non

Hondarribiko Liburutegia

Noiz

25/04/2024

Kontakizun honek nire amonaren, aitaren eta anai-arreben bizitza islatzen du. Gaztetan jakin genuen gure aitaren familian inoiz kontatu ez ziguten sekretu bat zegoela: ez genekien nor zen gure aitona. Erretiroa hartutakoan misterioa ikertzea erabaki nuen. Beranduegi izango zen, beharbada, ordurako hilda baitzeuden istorioaren ia protagonista guztiak. Aurkitu nituen datuekin, amonaren bizitza izan zitekeenari buruzko narrazio bat eraiki dut. Bertan, nire mirespena adierazten dut, bere lau seme-alabak egoera oso zailean hazi eta elkarrekin mantentzeko gai izan zelako. Horren ondoren, aitaren bizitzako bi une oso berezi berreskuratu nahi izan nituen: Ingalaterran gerra zibilean haur errefuxiatu gisa egin zuen egonaldia eta, ondoren, Donostian, diktadura frankistaren lehen urteetan Euskal Erresistentzian borrokatzeko konpromisoa. Aitak bere haurtzaro eta gaztaroaz kontatzen zizkigun pasadizo txikiak zabaldu egin ditut hainbat dokumenturekin, eta modu askean birsortu ditut.

Bi kasuetan, testuinguru historikoa bere bizi-esperientziaren atzeko oihal gisa agertzen da, eta horretan jarri nahi izan dut fokua.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak