Behotsik Orkestra: "Behotsik Symphonic Reggaeton 2024"

Behotsik Orkestra: "Behotsik Symphonic Reggaeton 2024"

Gertaeraren datuak

Noiz

22/06/2024-etik 30/06/2024-era

Behotsik orkestrak bere 2023/2024 denboraldiari amaiera emango dion Behotsik Symphonic Reggaeton 2024 bira aurkeztu du, non reggaetoiaren eta elektrolatinoaren abesti mitikoenak joko dituen ekaineko azkeneko bi asteetan Bilbon eskainiko dituen hiru kontzertuetan. Musika klasikoari egozten zaizkion estereotipoak hausten saiatzen den orkestra da Behotsik, eta oraingo honetan, Behotsik Symphonic Reggaeton ikuskizunarekin, gutxitan ikus daitekeen orkestra sinfoniko baten eta reggaetoia eta musika elektrolatinoaren arteko uztarketa egin nahi du, hasiera batean hain urrun daudela diruditen publiko desberdinak elkartzeko asmoarekin. - Ekainaren 22an VASS Sanfilippo Euskadi elkartearen aldeBehotsik Symphonic Reggaeton birako lehenengo kontzertua ekainaren 22an ospatuko da Bilboko Deustuko Unibertsitateko Klaustroan, goizeko 12:00etan. Kontzertu honek ongintzazko izaera izango du eta bertan bildutako diru guztia VASS Sanfilippo Euskadi elkartearen alde bideratuko da. VASS Sanfilippo Euskadi elkarteak Sanfilippo sindromea duten haur eta familien bizi kalitatea hobetu eta beraien bidean aurkitzen dituzten oztopoak gainditzea bilatzen du. Gaur egun, gaitza duten 8 ume daude EAEn. - Ekainaren 29 eta 30ean, MusikAuzo programaren baitanBirako hurrengo bi kontzertuak ekainaren 29 eta 30an izango dira, Bilboko Errekaldeko Plazan eta Areatzako Kioskoan hurrenez hurren, eguerdiko 12:30ean. Bi kontzertu hauek Bilboko Udalak antolatutako MusikAuzo programaren baitan daude, aurtengo edizioari amaiera emanez. çMusikAuzo hainbat estilotako artista eta taldeak, doan eta espazio publikoan, bilbotarrei hurbiltzeko helburua duen programa da. Guztira, 35 kontzertu eta 13 kalejira programatu dira maiatzean eta ekainean zehar, Bilboko 8 barrutietako auzoetan beren talentua erakutsiko duten estilo anitzeko musika eta musikariekin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak