Ba al zenekien sukaldaritza jakintzak transmititzea erresistentzia tresna garrantzitsua dela Palestinako errefuxiatuentzat?
Iazko udan, UNRWA Euskadi Libanora joan zen, Palestinako gastronomiari buruzko errezeta-liburu bat sortzeko asmoz. Astebetez, Burj Barajneh eta Shatilako kanpamentuetan bizidiren 12 emakume errefuxiatu palestinarrekinlan egin genuen "Ahanzturaren aurkako errezetak: Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen” errezeta liburuan isladatzen diren 26 platerren errezetak osatzen. Liburua sortzeko Basque Culinaryren Center laguntza ere izan dugu.
Liburu honetan jasotako errezetak dira, hain zuzen ere, Palestinako Sukaldaritza tailerrean izango ditugun errezetak.
Tailerrean, Mohammed Farajallahren sukaldari palestinarraren eskutik, errezeta-liburuan jasotako plater batzuk egin eta daztatu ahal izango ditugu, Palestinako sukaldaritzako osagai tipikoz eta platerren esanahiari buruz ikasten dugun bitartean. Sukaldea ere, aitzakitzat izango dugu, Libanoko errefuxiatu palestinarren eskubideei buruz hitzegiteko.
Izenaematea eta informazio gehiago jasotzeko zenbaki hauetara deitu dezakezu 946166303 – 640290964
Izena emateko epea ekainak 19an amaitzen da!
Azkar ibili, plazak mugatuak dira eta!
Ahanzturaren aurkako errezeta-liburua doan deskargatu nahi baduzu hemen klikatu.
Palestinako sukaldaritzako tailerra: "Ahanztunaren aurkako errezetak"

Gertaeraren datuak
Non
Arretxinagako Sukaldean, Arretxinaga Hiribidea 22
Noiz
22/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.