Arabako Bertsolari Txapelketa 2024: FINALA

Arabako Bertsolari Txapelketa 2024: FINALA

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bertsozale.eus

Non

Gasteizko Principal Antzokia

Noiz

16/03/2024

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala, martxoaren 16an, larunbata, 17:30ean, jokatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian .

Sei bertsolarik kantatuko dute:

- Aroa Arrizubieta Barredo
- Asier Otamendi Alkorta
- Iñaki Viñaspre Simon
- Manex Agirre Arriolabengoa
- Paula Amilburu Izargarai
- Peru Abarrategi Sarrionaindia Aurkezleak

- Oier Suarez Hernando
- Nieves del Alamo Gil BERTSOLARIEK EGIN BEHARREKO LANAK:

Finala: 13 bertso puntuagarri 

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko nagusian.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.

Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso seiko motzean.

Bakarka, gaiari bina bertso doinu eta neurri librean.

Buruz burukoa: 6 bertso puntuagarri

Binaka, gaia emanda,  hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan (AABBAA)

Ganbarako lana: bakarka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. FINALEKO SARRERAK

*Sarrerak zenbakituak izango dira. ERNE! Adostu lagunekin non eseri erosi baino lehen.
*Bazkide bazara, finalean sartzean erakutsi behar da bazkide txartela. Erosteko ez da behar. ERNE!

Printzipal Antzokiak ematen dituen bideetatik soilik erosi daitezke, hauexek:
*Printzipal Antzokiko leihatilan:
Asteartetik ostiralera, 17:30etik 19:30era (jaiegunak salbu). Larunbatetan: 11:30etik 13:30era.
Eta egunen bertan hasi baino 2 ordu lehenago.


*Printzipal Antzokiko salmenta telefonoz: 945 161 045, kreditu txartela behar da.
Ondoren, sarrera paperean Printzipal Antzokiko leihatilan hartu behar da.


*Printzipal Antzokiko internet zerbitzuaz: https://principalantzokia. janto. es/es
Sarrera ez da derrigorrez inprimatu behar: sakelekotik erakutsi dezakezu (ziurtatu eskura duzula).
Informazio gehiago: www. principalantzokia. org

OHARRAK:

*Printzipaleko auraudia:

- Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan.
- Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urte arteko haurrentzat ez diren emanaldietan.
- Etxe-animaliak ezin dira sartu.
- 12 urtetik beherako haurrak ezin dira bakarrik joan Antzoki Sareko ikuskizunetara, ez beren adinera bereziki zuzendutako ikuskizunetara, ezta helduentzako ikuskizunetara ere. Pertsona heldu arduradunek edo tutoreek lagunduta joan beharko dute, ikastetxeekin edo talde antolatuekin itundutako ikuskizunek izan ezik.
- Adingabeak baimen hau beteta eraman behar dute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak