Murmur podkasta, euskal musika berriena jarraitzeko

Murmur podkasta, euskal musika berriena jarraitzeko
Berriaren musika atariak, Badok-ek, eta Azpeitiko KulturaZ kooperatibak euskal musikari buruzko podkasta jarri dute martxan. Otsail amaieran izan zen lehen saioa, beste bi izan dira geroztik, eta printzipioz udara bitarteko programazioa edukiko dute, ostegunero ale bat argitaratuz. Gorka Erostarbe Badokeko koordinatzailea da podkast berriaren aurkezlea. Berrian azaldu zuenez Erostarbek, bi eduki mota egongo dira podkastean: Atal bat da musika nobedadeen inguruko informazioa eman, eta hiruzpalau kanta jartzea, bakoitzaren inguruko. "loturak, oihartzunak eta bestelakoak azaltzen" saiatuko direlarik. Beste atala elkarrizketa bat izango da. Lehen aleetako elkarrizketatuen artean izan dira Sara Zozaia eta Mateo Zikuta. Podkastaren grabaketak orain artean Azpeitian izan dira, KulturaZ kooperatibarekin elkarlanean, Dinamoa sormen gunean. Teknikari podkastean Ander Mujika musikaria dabil, Dinamoko langilea, eta Murmurren sintoniaren egilea. Entzun Murmur hemen: https://www. badok. eus/podcast/murmur-podcasta/

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak