Bihar abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan

Bihar abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea bihar, hilak 25, abiatuko da Eskoriatzan. Eta hurrengo egunean jarraipena izango du Zestoan eta Gabirian.

Udaberriko fasea bi multzotan jokatuko da: saioak A eta B multzotan banatuta daude. Eskoriatzako saioa, A multzokoa, izango da zortzi bertsolariz osatutako bakarra. Bertsolari hauek arituko dira kantuan: Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Antton Fernandez Lasa, Asier Ibarguren Amondarain, Emaitz Murua Arzallus, Joar Garate Rueda, Jon Mata Etxaniz, Libe Goenaga Arrieta, eta Peru Aiartza Cajaraville. Gai-jartzaile lanetan, ostera, Iker Iriarte Iribar ariko da.

Apirilaren 26an Zestoan (A multzoa) hauek arituko dira bertsotan: Amets Aizpurua Mancisidor, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Haizea Arana Cardenal, Julen Zulaika Alkorta, eta Oihana Arana Cardenal. Gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi egongo da.
Eta Gabirian (B multzoa) Aitor Tatiegi Loidi, Aitor Zubikarai Salegi, Andoni Mujika Izagirre, Maider Arregi Markuleta, Urko Egaña Calderon eta Uxue Fernandez Lasa bilduko dira. Gai-jartzailea Irati Sanchez de Arevalo izangon da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak