Umore Azoka Leioa 2024: "IN N? OUT"

Umore Azoka Leioa 2024: "IN N? OUT"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

umoreazoka.org

Non

Errekalde Naranjos

Noiz

18/05/2024

Leioako Umore Azoka 2024ren barruan. Bizitzaren soka mehearen gainean balantzaka dabiltzan eta etengabeko noraezean ibilbidearen eta helmugaren nozioa galdu duten bi pertsonaia arrunten erraietan egindako bidaia. Anonimoak eta biluzik ikusezintasuneraino. Edozein hiritako edozein lekutan egon daitekeen banku baten inguruan kokatuta dago antzezlana. Bizitzak bigarren planoan gordetzen dituen lekua da. Bizitza horietarako, denbora eten egiten da eta arnasa hartzen du, egunero geldirik, metropolian itsu-itsuan eta ziztu bizian aurrera doan jende­tzaren artean geldituta balego bezala. Agian, hor gertatzen da, halabeharrez, beren istorioa bizkarrean daramatenen arteko topaketa. Hurbilagotik begiratzera gonbidatzen gaituen ikuskizuna da, istorio hurbil eta dibertigarri bat kontatuz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak