Sormen OLA: "Umorearen aurrean zutunik" (Antton Telleria)

Sormen OLA: "Umorearen aurrean zutunik" (Antton Telleria)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.ehu.eus

Non

Bizkaia Aretoa

Noiz

20/04/2024

Sormen OLA tailerren barruan, apirilaren 20an, Antton Telleria kazetari, musikari, ETBko aurkezle eta umoristak zuzendutako tailerra egingo da Bizkaian Aretoa-UPV/EHUn: "Umorearen aurrean zutunik".

Antton Telleriak umorea egiten du irratian, telebistan eta taula gainean. Bere talentuari esker, azkenaldian bere lanak oihartzun handia izaten ari da. Tailerrak umoristaren esperientzia izango du abiapuntu.

Komedia gustuko baduzu edo komedia egitea pentsatzen ari bazara, ez izan zalantzarik tailer honetan izena emateko.

16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Doakoa UPV/EHUko ikasleentzat. Kredituak aintzatetsiko dira. Tailerra euskara hutsean egingo da. Izena-ematea: ehukultura-bizkaia. info@ehu. eus

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak