Musikaren bitartez iluntasuna argituko dute
Ez da giro munduan: zarata, manipulazioa, ideia nahasketak, desinformazioa. . . Iluna da panorama orokorra. Horrek ez du esan nahi, halere, besoak gurutzatuta geratu eta ezer egin behar ez denik. Bakoitzak beretik lagundu dezake erabat beltza dirudien hori argitzen. Helburu horrekin antolatu du Alboka Abesbatzak emanaldi berezia, Eguberrien aurrekoa, hilaren 20an. Ama Brigitarren komentuan egingo dute 'Iluntasunean Argi' izeneko emanaldia, 19:30etik aurrera. "Musika eta barne hausnarketa" uztartuko dituzte saio horretan zehar.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.