Bisita gidatua: "Waving", Marta Van Tartwijk

Bisita gidatua: "Waving", Marta Van Tartwijk

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbaoarte.eus

Non

"URIBITARTE40" erakusketa aretoa (BilbaoArte)

Noiz

03/04/2024-etik 10/04/2024-era

Waving Marta van Tartwijk artista katalanaren azken proiektu artistikoa da. Martak egonaldiak egin zituen 2019 eta 2023an BilbaoArten, eta proiektu hau BilbaoArte Fundazioaren udal aretorako sortu du espresuki. Erakusketaren abiapuntua bere egonaldian garatutako lana da, eta marrazketaren, ikus-entzunezkoen, soinuaren eta eskulturaren artean mugitzen den pieza multzo bat planteatzen du. Proiektuaren izenburua, Waving, ingeleseko hitzak daukan esanahi bikoitza jasotzen duen terminorik ez izatearekin jolasten da, ez baitago horrelako hitzik ez gaztelaniaz eta ezta euskaraz ere. “Waving”, “wave” aditzaren gerundioa da, eta bere esanahia olatua da, uhina, ur-masa bat, kurbatzen dena eta itsasertzeraino aurrera egiten duena, fluktuazio batek espazioan duen hedapena da. Baina “to wave” eskuak agurtzean egiten duen ekintza ere bada. Hitz horrek errepikapen-mugimendu etengabe bat lotzen du paisaian eta gorputzean, bien arteko korrespondentzia bat sortuz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak