Bidaiarien txokoa 2024: "Zerbait Aldatu da + Chimborazo + Crying glacier + 212 Mountains"

Bidaiarien txokoa 2024: "Zerbait Aldatu da + Chimborazo + Crying glacier + 212 Mountains"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.bilbao.eus

Non

Begoñako Udaltegia

Noiz

05/04/2024

2024ko Bidaiarien txokoa-Rincón de la gente viajera programaren barruan. Dokumental guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin, eta Mendi Film Festivalen sarituak izan dira. - ZERBAIT ALDATU DA, Mikel Sarasola Pirinioak muturreko kayakean aritzeko paradisua bihurtzen dira udaberrian, desnibel handiko ibai txikiak urtzarotik urez betetzen direnean. Jan Larrue eta Mikel Sarasola batu egin dira Ara ibaia iturburutik jaisten saiatzeko baina zerbait aldatzen ari da Pirinioetan.

 

- CHIMBORAZO, Keila Cepeda

Chimborazoko izotz-biltzaile edo hieleroek, beren herria hornitzeko izotza apur bat txikitzearen ordainetan, ehunka urtez jasan dute Ekuadorko Andeetako sumendi horren zakartasuna. Gaur egun, desagertzeko zorian dagoen lanbidea da, Baltazar Ushca da horretan aritzen den azkena…- CRYING GLAZIER, LUTZ STAUTNERLudwig Berger soinu artistak inguratzen gaituen mundua entzutea zein garrantzitsua den erakusten digu. Film honetan, Suitzako Alpeetan Morteratsch glaziarrera egindako bisita ugarietako batean agertzen da. - 212 MOUNTAINSXabier Zarranzek (Barañain 1981), 20 urtez mendi lasterketetan lehiatu ondoren, zeharkaldi bat osatuko du Pirinioetan, 3. 000 metrotik gorako 212 tontorretako batzuetan barrena, Balaitus (3. 144 m) eta Pica d'Estats (3. 143 m) lotuz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak