GBTko azken final-laurdena Tolosan jokatuko da

GBTko azken final-laurdena Tolosan jokatuko da
Tolosako Leidor aretoan jokatuko da azaroaren 3an, 17:00etan hasita, fase honetako azken saioa. Saioa bukatzearekin batera, ezagutzera emango da finalaurrekoetara sailkatu direnen zerrenda.

Azken final-laurden horretan sei bertsolari bilduko dira oholtza gainean: Aitor Tatiegi Loidi, Andoni Rekondo Izagirre, Iñigo Mantzizidor Larrañaga “Mantxi”, Jon Gurrutxaga Urbieta, Maider Arregi Markuleta eta Nerea Elustondo Plazaola.

Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ibiliko da. Epaileak hauxek izango dira: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Igandekoaren ostean, azaroaren 17ra arte itxaron beharko da GBTko hurrengo saioaz gozatzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak