Retina Araba Begisarek “Elkarrekin Bizitzen Ikasi” kanpainan parte hartu du

Retina Araba Begisarek “Elkarrekin Bizitzen Ikasi” kanpainan parte hartu du
Vitoria-Gasteiz, 21. 12. 15Abenduan hainbat egun enblematiko ospatzen dira giza eskubideen defentsan: abenduaren 3a, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen Europako eta nazioarteko eguna, eta abenduaren 10a, giza eskubideen nazioarteko eguna. Testuinguru horretan, ASPACE, Arabako Gorrak, Itxaropena, ASAFES, Retina Araba Begisare, TEA Elkartea, ASPASOR, eta Eginaren Eginez elkarteek kanpaina bat egin dugu salatzeko aniztasun funtzionala duten pertsonok ez ditugula herritar guztiek dituzten aukera berberak, eta oztopo fisiko eta sozial ugari izaten ditugula hezkuntza jasotzeko, enplegua lortzeko, arreta mediko egokia lortzeko, etab.

2016ko abenduaren 13an, Desgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa onartu zen, juridikoki loteslea den arau unibertsala, desgaitasunen bat duten pertsona guztiek giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztien gozamen osoa eta berdintasun-baldintzetan sustatu, babestu eta ziurtatzeko helburuarekin.

Hala ere, Konbentzioa ez da betetzen, eta pertsona desgaituok ezin ditugu gure oinarrizko eskubideak baliatu, hala nola bizitza independentea eta komunitatean sartuta egotea, ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrietan enplegua izatea, osasuna, justizia, etxebizitza, aisia, kultura, kirola, garraioa, etab. #OztoporikGabekoBizitzaDuinaGasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuaren parte-hartzearekin, kanpaina bat diseinatu da sare sozialetan, #VidaDignaSinBarreras (gaztelaniaz) eta #OztoporikGabekoBizitzaDuina (euskaraz) hastagekin, hain zuzen ere, desgaitasunen bat duten pertsonek aurre egin behar dizkiegun oztopoak ikusarazi eta dibertsitate funtzionala giza aniztasunaren zati gisa balioetsi nahi duena.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak