HAIZE-ARROSA

HAIZE-ARROSA

Gertaeraren datuak

Antolatu du

onatikultura.sacatuentrada.es

Non

Oñatiko Gaztelekua

Noiz

07/04/2024

2022an sorturiko boskotea da Haize Arrosa. Berriz eta Abadiñoko musikariak ditu taldeak, baina Berrizen dute entsegu lokala era berau kontsideratzen dute beraien “etxe”. Taldekideek urteak daramatzate musikaren munduan eta kolore eta estilo askotariko musika sortzeko batu ziren proiektu honetan. Gauzak horrela, hainbat estilo antzeman daitezke beraien kantuetan: folk-rocka, Irish-folk-rocka, pop-rocka, country-rocka, elektro-pop-trikia, world-fusiona, balada, flamenkoa, mex-a, fandangoa, a capella, ambienta… baina betiere, trikiaren presentzia nabarmenarekin. Taldekideen hitzetan, ikusleek tarte polita pasaraztea da beraien helburua, disfrutaraziz, disfrutatzea. Aipaturiko guztiaz gozatu nahi duenak parada bikaina izango du Verduri Hall-Gaztelekuan eskainiko duten kontzertu honetan. Oharra: Sarrerak Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean salgai

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak