Otxandioko bonbardaketan hildakoak gogoratu dituzte Andikona plazan
Uztailaren 22an bete ziren 89 urte frankistek Otxandio bonbardatu zutela. Andikona plazan 61 pertsona hil zituzten, gehienak emakumeak eta umeak. Urtero legez, Andikona 1936 elkarteak oroimen ekitaldia egin du Otxandioko Udalaren laguntzagaz. Gerediaga elkarteak ere parte hartu du.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.