ID-Arteko ikasleek barne-diseinuko bere ideiak proposatu dituzte “Legazpi. Belaunaldien arteko” Proiekturako

ID-Arteko ikasleek barne-diseinuko bere ideiak proposatu dituzte “Legazpi. Belaunaldien arteko” Proiekturako
“Legazpi. belaunaldien arteko” Proiektuak Legazpiko herritarrei irekitako belaunaldien arteko trukerako, esperimentaziorako eta lankidetzarako Gune Ireki bat garatzeko jarduerak eta plangintza burutzeko zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du aipatu proiektua, «Etorkizuna Eraikiz - Gipuzkoa Taldean» programaren bidez. Gainera, Legazpiko Udala eta ADINBERRI Fundazioa bertan lankide dira.




Edukiei dagokienez, “Legazpi. belaunaldien arteko” Proiektua Etorkizuna Eraikiz ekimenaren gazteria eta belaunaldien arteko esparruetarako ezarritako ildo estrategiko hauei lotuta dago:

• Biztanleriaren zahartzearen erronkari erantzutea, belaunaldien arteko harremanean oinarritutako paradigma aldatuz.

• Belaunaldien arteko nazioarteko jardunbide onenak ezagutzea eta berauek baliatzea.




“Legazpi. belaunaldien arteko” Proiektuaren helburua honako hauek dira:

• Zahartzea tratatzeko paradigma-aldaketan aurrera egiteko modu praktikoak eskaini, horretarako, esperientzia pilotu praktiko oinarritutako belaunaldien arteko ekarpena proposatuz.

• Espazio-tipologia berriak eta belaunaldien arteko erabilerak praktikan sortzea, arlo horretako nazioarteko jardunbide onenetan oinarrituta.

• Legazpiko Espazio Irekiko Prototipo Orokorra diseinatu.

• Legazpiko Zentro Irekia garatzeko jarduketa-aukeren bilduma eta ekintza-plan proposatu.




Proiektuaren testuinguruan, Legazpiko Udalarekin lankidetzan, ID-Arteko (Arte eta Diseinu Goi Eskola, EHU) ikasleek barne-diseinuko ideiak proposatu dituzte Latxartegi Gizarte Zentrorako eta Ezkurrenea cohousing-erako. Izan ere, bi gune horietan garatuko dira “Legazpi. Belaunaldien arteko” Proiektuko jarduerak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak