"150"

"150"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

seminarixoa.eus

Non

Seminarixoa

Noiz

21/03/2024

Komunak emozioz beteriko lekuak izaten dira. Bertan egiten diren gauza asko bakarka egingo direla esaten den arren, konturatu gabe lagunen eta ez hain lagunen arteko topagune bihurtzen dira. Kokoxa antzerki taldekoek haien bainugela eraiki dute, bertan sortzen diren emozio askori haien ikuspuntua emango diete eta haien antzezlanaren helburu nagusia ikuslea emozio horretan murgiltzea izango da. Horretarako ez dute edozein unea erabaki, egun berezi bat aukeratu dute nahita, egun berezi bat erabaki dute, pozez, ustezko zoriontasunez, emozioz bizi dena lagunen eta ez hain lagun direnen artean. «150» deituriko antzezlan hau Bergarako Kokoxa antzerki taldeak antzokian taularatzen duen 4. a da. Haien inprobisaketetatik, forma emanez sortze propioan eratzen joan den azken urteetako lan berria da. Prozesu eraikitzaile honetan ikasten joan diren elementuak ikusteko aukera izango du ikusleak eta zergatik ez bere larrutan sentitzeko ere.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak