“Femkultur” jaialdia, emakumeen aldeko aldarria

“Femkultur” jaialdia, emakumeen aldeko aldarria
Maiatzaren 19tik ekainaren 5era, Iruñeko Kondestable eta Iturramako Civivoxetan, Femkultur jaialdia garatuko da helburu argi batekin: sorkuntza artistikoan aritzen diren emakumeen aldeko aldarria izatea, eta horretarako ospetsuak diren bost emakume sortzaile bilduko dira ekimenean.

Jaialdian zehar “sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, arte-instalazio eta antzerki- nahiz musika-proposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz. ”

Egun horietan makina bat gai aztertuko dira, “hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionala”.

Bihar bertan abiatuko da ekimena mahai-inguru batekin. Bertan, bost sortzaile protagonistek (Angela Palacios, Jhana Beat, Paula Quintana, Marina Lameiro eta Ilazki Martirena) sorkuntza garaikidean emakume gisa dituzten esperientziak kontatuko dituzte.

Jaialdiaren barruan antolatu diren dantza eta antzerki ikuskizunen gaineko datu guztiak Femkultur atalean kontsultatu ahal dituzue.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak