Euskal taldeen norgehiagoken ordutegiak Kopako final-hamaseirenetan
Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) gaur jakitera eman ditu Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketen ordutegiak, eta bost euskal talde izango dira bertan: Alaves, Eibar, Reala, Osasuna eta Athletic. Horrela, Eibarrek Elx hartuko du Ipuruan abenduaren 16an, asteartean, 19:00etan. Egun berean, baina 21:00etan, Realak Eldenseren aurka jokatuko du. Asteazkenean, abenduak 17, Osasunak Huescaren kontra neurtuko ditu indarrak etxetik kanpo 19:00etan, eta Alavesek Sevilla hartuko du 21:00etan, Mendizorrotzan, lehen mailako taldeen arteko lehia bakarrean. Azkenik, ostegunean, abenduaren 18an, Athleticek Ourense izango du aurkari 19:00etan. Kanporaketa guztiak partida bakarrera izango dira.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.