"Familia sarekada"

"Familia sarekada"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.errenteria.eus

Non

Lekuona Fabrika

Noiz

26/05/2024

Ander, Delitu Informatikoen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartu da eta familia bereko lau kideak atxilotu ditu. Pornografia-sare bat zerbitzari partekatu batean edukitzea leporatzen die. Koldo, Monika, Aitor eta Nora banan-banan galdekatzen dituzte algoritmo batek pornografiarekin lotutako delitu-eduki gisa identifikatu dituen irudi-artxiboei buruz.

Hasiera batean, denek dirudite egozten zaizkien delituen errudun, baina ikuslea pixkanaka ohartzen joango da akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditena.

Ikuslea pertsonaien errugabetasuna deskubritzen joango den aldi berean, familiako kideak elkarren susmoak hartzen joango dira, baita beren buruarenak ere, komisarioaren galdeketari men egiten dioten bitartean.

Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira sarera beti konektatuta egon arren erabat deskonektatuta daudela.

Ziberespazioko plataformetan familiak gordetzen dituen sekretuek familia eta pertsona gisa jasaten duten alienazio patetikoa erakusten dute. Zenbat eta gehiago konektatu sarera, orduan eta gutxiago ezagutzen dute elkar eta gehiago traizionatzen dira.

Ikuskatzaileak, azkenean, familia errugabetzen du etxeko pornoaren delituengatik, baina atzean uzten du inor errugabea ez den familia hautsi bat (ikuskatzailea barne).

Zenbateraino lotsatzen zara zure intimitateaz algoritmoen moral puritanoek epaitzen zaituztenean?

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak