"Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
enkarterrimuseoa.eus
Non
Enkarterrietako Museoa
Noiz
13/06/2024-etik 27/04/2025-era
Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak,atsegin handiz gonbidatzen zaitu "Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)" erakusketearen inaugurazinora, Enkarterrietako Museoan. 2024ko ekainaren 13an izango da, eguenean, arratsaldeko 18:30ean hasita. Urte beteko ikerketa-proiektua Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak eraman du aurrera. Honela Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketa burutu dugu –Bizkaia mailan ere lehenengoa dena- jatorri gotikoa duten 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariatu ditugularik. OHARRA: Egun berean “Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)” liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo zaie.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.