"Topaleku Legazpi"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
lenbur.com
Non
Chillida Lantokia
Noiz
14/06/2024-etik 28/06/2024-era
Eduardo Chillida eskultorearen jaiotzaren mendeurreneko ekitaldiekin bat egingo du Chillida Lantokik. Asko dira LENBUR Fundazioak, Legazpiko udalarekin elkarlanean antolatu dituen erakusketak, hitzaldiak, tailerrak eta abar. Oraingoan oso erakusketa berezia aurkezten dute: Topaleku Legazpi, Lugar de Encuentro. Hiru dira erakusketa honen ardatzak: Topaleku, Prozesua eta Sormen artistikoa. Prozesua: Chillidarentzat prozesua oso garrantzitsua zen, obra berri batean lanari aurre egiteko orduan sortzen ziren zalantzak, erronkak, inoiz ez baitziren izaten beste baten berdinak. Erakusketa honetan, kontzeptu horretan oinarritu gara, eta garrantzitsuena ez da emaitza, nahiz eta bere garrantzia izan, baizik eta talde bakoitzak landu dituen ikaskuntza, bilaketa eta kezka prozesuak. Topaleku: Erakusketa Legazpiko Chillida Lantoki espazioko bigarren solairuan kokatzen da, eta kasu honetan, topaleku funtzioarekin erabili da. Erakusketa hau, Chillidak ardatz zuen obra publikoaren kontzeptuari jarraituz egin dugu, mundu guztiari bere obraren ezagutza bermatzeko mekanismoa baitzen. Horregatik, erakusketa hau parte hartzeko gune gisa planteatu dugu, non 600 pertsonak baino gehiagok eta 13 elkartek baino gehiagok parte hartu duten. Sormen artistikoa: Ikastetxeekin egindako lanetan hainbat material eta lan-teknika erabili dira. Txikienek artisau-papera egin dute birziklapena erabiliz, eta Hokusay eta Chillida artistak aztertu dituzte. Beste talde batzuek zeramika landu dute eta XX. mendeko artea ikertu dute. Helduagoei dagokienez, grabatua eta serigrafia bezalako teknikak praktikan jarri dituzte, torkuluak, tintak edo teknika mistoak erabili dituzte, hondartzako harea ere erabiliz. Baina, batez ere, irudimena eta sormen-prozesua landu dituzte. Elkarteek, Eduardok materialei ematen zien garrantzia aztertu dute, eta lotura puntuak bilatu dituzte. Eduardo Chillida euskal eskultoreak, pentsatzen zuen material bakoitzak bere adierazkortasun propioa zuela eta bere artista lana, material hori agerian jartzeko modua bilatzea zela.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.