Kris Etxabe eta Maite Márquez "Bada zerbait" liburuaren aurkezpena

Kris Etxabe eta Maite Márquez "Bada zerbait" liburuaren aurkezpena

Gertaeraren datuak

Antolatu du

arrigorriaga.eus/

Non

Abusu Zentro Soziokulturala

Noiz

07/03/2024

Udalak eta Arrigorriagako emakumeak, martxoaren 8aren testuinguruan, emakumeon hainbat borroka plazaratzeko hamaika ekimen antolatu dituzte hilabetean zehar. Antolatutako programazioa martxoaren 1ean hasi eta 30era arte luzatuko da:- Martxoak 2 (19:30): “Tetuán” Iratxe Fresnedaren dokumentala. Lonbo aretoan.
- Martxoak 5 (18:30): “Trabajadoras. Mujeres de barrio. Memoria y futuro” zineforuma Mikel Toral eta Txutxi Paredes zuzendariekin. Lonbo aretoan.
- Martxoak 6 (17:00-19:00): “Txoko morea” tailerra. 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta. Abusu Zentro Soziokulturalean.
- Martxoak 6 (18:30): “Aire!” dokumental musikatua Maurizia Aldeiturriagaren omenez. Lonbo aretoan
- Martxoak 7 (17:15): “Bada zerbait” liburuaren aurkezpena eta tailerra. 6 urtetik gorakoei zuzenduta. Kris Etxabe eta Maite Márquez. Abusuko Udal Bibliotekan.
- Martxoak 8 (19:00): Kantu martxa feminista. Udaletxeko plazatik.
- Martxoak 9 (20:00): “Igelek ez dute arrozik jaten” antzerkia. Lonbo aretoan.
- Martxoak 10 (10:00-13:00): “Martxa nordikoa” emakumeentzako tailerra kiroldegitik hasita. Izen-ematea: otsailaren 21etik martxoaren 6ra kiroldegian.
- Martxoak 12 (18:30): “Indarkeria matxistak” hitzaldi-debatea. Zuriñe Ojeada. Gafas moradas. Lamiaenean.
- Martxoak 13 (18:30): “Baietz da baietz” hitzaldi-debatea. Lege berria eta kontsentimendua. Zuriñe Ojeada. Gafas moradas. Lamianean.
- Martxoak 13 (19:00): “El triunfo” antzerkia. Hamaika teatro. Abusu Zentro Soziokulturalean.
- Martxoak 16 eta 17 (10:00-14:00): “Autodefentsa feminista” tailerra. 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta. Lamiaenean. Izen-ematea beharrezkoa da.
- Martxoak 19 (18:30): “Sultana’s dream” zineforuma. Emakumeek gobernatutako irudimenezko herrialde bat kontatzen duen animazio film bat. Isabel Herguera. Lonbo aretoan.
- Martxoak 20 (19:00): “Pornografia eta gazteria” hitzaldia. María Rodríguez Suárez. Lamiaenean. ???Gainera, bi erakusketa egongo dira: “Emakumea lanean” Udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa gelan (martxoak 1-15) eta “Emakume ilustratzaileak” Abusuko Udal bibliotekan (martxoak 4-8)Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak eta Joana Etxeberria Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotziak azaldu dutenez: “Martxoaren 8aren data baliatu nahi izan dugu urtean zehar Arrigorriagak berdintasunaren alde egiten duen guztia kalera ateratzeko. Formatu guztietan eta hainbat sailetatik egiten diren ekarpen guztiak balioan jarri nahi ditugu aurten: hitzaldiak, antzezlanak, erakusketak, aldarrikapenak…, eta hor bildu ditugu indarrak. Arrigorriagako emakumeekin batera sarea josten jarraituko dugu, elkarlanean, sozializazio lanetan beharrezkoak diren neurriak hartzen”. ???Esku-orria (PDF 2. 18M?B)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak