Zurrunbilo 2024: "Ogiak hizketan baleki"

Zurrunbilo 2024: "Ogiak hizketan baleki"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salabaratza.com

Non

UPV/EHUko Pabilioi Unibertsitarioa(Vitoria-Gasteiz)

Noiz

20/03/2024

Zurrunbilo 2024 jaialdiaren barruan. 1836an gaude, Gasteizen, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elosegi okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, are eta ikaragarriagoa den beste zerbait, benetan izugarria. . . Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1. 200etik gora soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek. Egia ote?Mamiak kolektiboaMamiak kolektiboaren lehen ekoizpena da. Talde honetan diziplinartekotasuna da ardatz. Kasu honetan, kazetaritza performatikoa erabili du —modu aitzindarian, gainera— bere proposamena ikustarazteko. Zer da kazetaritza performatikoa? Ikerketa kazetaritza eta arte eszenikoak zeharkatzen dituen artefaktu kulturala da. Proposamenak Gasteizko historian ezezaguna bezain latza —eta agian horregatik bereziki baztertua— izan den gertaera samin bat aztertzen du. Hainbat mito eta legenda eraiki dira horren gainean. Ailegatu zaizkigun kroniketan ebidentzia zientifiko gutxi dago. Narrazio ofizialak oraingo "fake news" fenomenotik gertuago daudela esan liteke.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak