Galdakaoko Udalak, herriko hainbat eragilerekin batera, hainbat ekintza antolatu ditu igande gauerako, ekainak 23, San Juan bezpera ospatzeko.
Ohiturari jarraituz, udari ongietorria ematen dion urteko gaurik laburrena suaren inguruan ospatuko da gure udalerriko bi lekutan, Muguruko landan eta Santi Brouard plazan. Hauxe da prestatutako egitaraua:
SANTI BROUARD PLAZA
22:00. San Juan suaren bueltan, erritualak eta konjuruak, ume jokoak, sanjuanetako kantuak, eta erromeria. Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta.
MUGURUKO LANDA
22:30. Dantza ikuskizuna: ‘San Juanetako taupadak’, Taupadak Dantza Eskolak eta Zizpa Gazte Asanbladak antolatuta.
22:45. San Juan gaua: San Juan sua, txokolatada eta San Juan ura. Zizpa Gazte Asanbladak antolatuta.
23:00. Erromeria Gauegun taldearekin.
2024KO SAN JUAN GAUA
Galdakaoko San Juan Jaia 2024

Gertaeraren datuak
Antolatu du
galdakao.eus
Noiz
23/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.