2024ko San Ferminetako kartel lehiaketa

2024ko San Ferminetako kartel lehiaketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Noiz

13/03/2024-etik 08/04/2024-era

Iruñeko Udalak 2024ko Sanferminetako kartela hautatzeko lehiaketarako deia egin du, hiriko festen irudia aukeratzeko. 2024ko Sanferminetako Kartelen Lehiaketa online eginen da. Honela, munduko edozein bazterretatik parte hartzen ahalko da, webgune honetan hala euskaraz nola gaztelaniaz eta ingelesez eskuragarri dagoen formulario digital bat online erabiliz. Sanferminetako kartelak aurkezteko epemuga 2024ko apirilaren 8an, 14:00etan, amaituko da. 2024ko sanferminak sustatuko dituen kartelaren saria 6. 000 eurokoa da. Epaimahai profesional batek hautatuko ditu 10 kartel finalistak, eta herritarren bozketak erabakiko du kartel irabazlea. Epaimahaiak baloratuko du, besteak beste, lanak beste formatu batzuetara egokitu ahal izatea, eta tipografiaren eta kartelaren diseinu orokorraren arteko lotura edo kartelaren arte-estiloari egokitutako Iruñeko armarriaren diseinu berriak irudikatzea. Armarria Udalaren logotipo ofizialean dagoen bezala txertatzen ahalko da, edo kartelaren diseinura libreki egokituz, baina, betiere ezaguterraza eta identifikagarria bada eta elementu guztiak egoki eta errespetuz irudikatuta badaude. Logotipo ofiziala erabiltzekotan, zuzenean deskargatu daiteke https://www. pamplonaescultura. es/eu/escudos-de-pamplona/ estekan edo hemen: Deskargatu iruñeko armarriaLehiaketaren oinarriak (PDF)Parte hartzeko formularioa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak