"Catarsi Feminista"

"Catarsi Feminista"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

elorrio.eus

Non

Iturri Kultur Etxea (Elorrio)

Noiz

01/03/2024-etik 29/03/2024-era

Presio estetikoaren eta gordofobiaren aurkako argazki erakusketaIturri Kultur Etxeak Catarsi Feministaren argazki-erakusketa inauguratu du, gizarteak ezartzen dituen gorputz-kanonetatik kanpo dauden emakumeen erretratuak biltzen dituena. Martxoaren 1etik 29ra bisitatu ahal izango da.

Amaia Txabarrik, Catarsi Feminista ekimenaren sortzaileak, sortutako argazki-erakusketa da, gorputz-onarpen kolektiboa sustatzeko asmoz.

Presio estetikoaren eta gordofobiaren aurkako lana da; gorputz ez-arauemaileak eta disidenteak askatzeko proiektua.

Indarkeriari erantzutea

Catarsi Feministaren proiektuaren bidez erakutsi nahi da ezarritako edertasun-arauetara egokitzen ez diren gorputzak dituzten pertsonek diskriminazioak eta presio estetikoak jasaten dituztela bizitzako esparru guztietan. Era berean, azpimarratu nahi da presio estetikoa indarkeria-mota bat dela, gorputz feminizatuak diziplinatu eta kontrolatu nahi dituena, eta eredu estetikoek genero-estereotipoak eta diskriminazioak erreproduzitzen eta iraunarazten dituztela. Era berean, gizena izate hutsagatik jasaten duten diskriminazioa eta indarkeria da gordofobia.

Martxoaren 8aren barruan kokatzen da, eta elorriarrei gonbitea luzatzen zaie gorputzeko patroiekin apurtu nahi duen erakusketa hau bisitatzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak