Jaialdi honetan, ikusleek antzerki, dantza, performance eta bestelako pieza laburrak ikusi ahal izango dituzte Gasteizko hainbat saltokitan, leku horiek eszenatoki bihurtuko baitira. Gaur, hilak 23, abiatuko den jaialdia ostiralera bitartean luzatuko da.
Gaur, Anodino Teatroak Deus ex Twingo egingo du Artis Kreativa espazioan. Pieza 2022ko apirilean estreinatu zen Pabiloi 6-ko Antzerki Arina Jardunaldien barruan. Euskarazko komedia laburra eta irudimentsua da. Mikel Fernandinoren testuak 2022ko Café Bar Bilbao saria jaso zuen euskarazko testu onenari. Maitasunari eta beste Objektu Hegalari Ezezagunei buruzko antzezlan bat da. Hauxe duzue lanaren sinopsia: Mirentxu eta Josetxuren arteko erlazioa gatazka txiki batzuekin hasi bazen ere, bigarren zitan gauzak hobeto doaz. Izan ere, Mirentxuk bere zaletasun sekretuena erakutsi nahi dio Josetxuri: estralurtarren begiztapena. Unibertsoaren egiaz eztabaidatzen duten bitartean, bien arteko maitasun jaioberri hau, ezinezkoa baino, komenigarriegia dela konturatuko dira.
Gaur ere, Dare To Share Collectivek Let me fall pieza egingo du Galerías Xaran.
Osteguneko saioetan, Violeta y Péndula, eta Cuatroojos Teatro taldeak arituko dira, eta ostiralean, Andrea Bastande, Les Bobè Bobé eta aipaturiko Violeta y Péndula taldeak izango dira protagonistak.
Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue
Dendak eszenatoki bihurtuta 150 gramo Jaialdian

Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.