Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta

Gertaeraren datuak

Antolatu du

aia.eus

Non

Probalekua

Noiz

20/04/2024

Eñauten berezko esentzia, maitasuna hari duten kantu soil, bare eta ederrak biltzen dituen diskoan. FANTASIA da Eñaut Elorrietaren azken diskoa. Hamar kantu berriz osatzen den lan honetan Aitor Etxebarria izan du ekoizle eta bidelagun Eñautek. Azken bi urteetan eskuz-esku egindako lanaren emaitza da Fantasia eta Eñauten berezko esentzia harrapatzen saiatu da Aitor, maitasuna hari duten kantu soil, bare eta ederrak biltzen dituen diskoan. Kantu guztiak konposatu ditu artista Gernikarrak, eta berak idatzitako hitzez gain Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Jose Luis Otamendi edo Itziar Ugarte, Amaia Lasa idazleen letrak musikatu ditu. Eider Corral izan da arte eta irudi zuzendaria eta Uxue Alberdi arduratu da edizio literarioaz. Donostiko Elkar estudioan eta Bilboko Mala Estrata estudioetan grabatu eta nahastu dute lana, eta Jonan Ordorikak masterizatu du. Diskoan parte-hartu duten musikarien artean Felix Buff, Amorante, Fernando Neira eta Xabi Zeberio daude besteak beste. Zuzenekoetan Fantasia laneko kantuez gain bere ibilbide osoko kantuak eskeiniko ditu Eñautek bere ohiko zuzeneko musikariak lagun. Musikariak: Eñaut Elorrieta (ahotsa, guitarra), Ander Ederra (gitarrak, koruak), Joannes Ederra (baxua), Txus Aranburu (teklatuak, koruak), Ander Zulaika (bateria, koruak).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak