Mari Domingi edo Olentzero ikusteko txandak gaurtik aurrera har daitezke
Hilaren 24an etorriko dira herrira Olentzero, Mari Domingi eta lagunak. Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak lankidetzan prestatu duten egitarauaren barruan, 12:00etatik 14:00etara arteko tartean bata edo bestea bisitatzeko txandak antolatu dituzte. Haurrak bertara eraman nahi dituztenek Ttakunen bulegora etorri beharko dute, Geltoki kaleko 4. zenbakira, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.