Gasteizko Abesbatza Lehiaketa 2024

Gasteizko Abesbatza Lehiaketa 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

araba.eus

Non

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa

Noiz

01/06/2024

Datorren larunbatean, ekainak 1, Jesús Guridi Kontserbatorioan Araba Ahotsetan Elkarteak antolatutako Gasteizko I. Abesbatza Lehiaketa egingo da. Gaur aurkeztu dute prentsaurreko batean Inmaculada Sánchez Aldundiko Kultura zuzendariak, Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntzako zinegotziak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Endika Martín Encinas elkarte antolatzaileko lehendakariak. Txapelketak bi emanaldi izango ditu. - Goizean, 11:00etan, Mairu Abesbatzak, Coral Barañain Abesbatzak, Coral del Conservatori de Sant Cugat taldeak eta Orfeón Burgalés orfeoiak parte hartuko dute.
- Arratsaldean, 17:00etan, Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatzak, Lumina Taldeak eta Cor Trobada taldeak parte hartuko dute. Sari banaketa ekitaldi amaiera gisa eskainiko da. Gasteizko Abesbatza Lehiaketa "Harmonia Jaialdi" gisa sortu zen. Lehiaketatik haratago doan musika ekitaldia, musika koralaren ospakizun zirrararagarri bihurtzeko. Eta lehen edizio hau musika aniztasunari eta harmoniaren arteari egindako omenaldia da. Ekitaldiak parte hartzaileak soinuen mundu batean murgiltzera gonbidatzen ditu, non alde guztietako abesbatzak elkartzen baitira beren pasioa eta talentua partekatzeko. "Lehiaketa bat baino gehiago, Gasteizko Abesbatza Lehiaketa ahotsak elkartzeko agertokia da, eta musika edertasuneko uneak sortzen ditu, bertan dauden guztien bihotzetan entzuten direnak" adierazi dute antolatzaileek. Harmoniaren aniztasuna, sormena eta edertasuna ospatzen dituen ekitaldia. Sarrerak hemen daude salgai: EVENTBRITE. Informazio gehiago: www. araba-ahotsetan. eus. Araba Ahotsetan ElkarteaArabako Ahotsetan Elkartea 2023ko uztailean sortu zen, helburu argi batekin: Gasteizko eta Arabako musika bizitza aberastea. Gogotsu aritzen da adierazpen artistikoa musika koralaren bidez sustatzen, komunitateak lotuz eta harmonia bakoitzean Arabako musika tradizio aberatsa ehunduz. Musika eta abesbatza maite duten eta musikaren aniztasunarekin eta bikaintasunarekin konprometituta dauden pertsonen taldea da. Araba Ahotsetan elkarteak uste du musika koralak, arimak goratzeaz gain, pertsonak ere modu bakarrean batzen dituela. Horregatik, abesbatzak loratzen diren, sormen musikala ospatzen den eta Arabako eszena koral zirraragarriak bere espazioa aurkitzen duen gune bat sortzen ahalegintzen dira. Elkarteak musika esploraziorako eta tokiko abesbatzen arteko lankidetzarako katalizatzaile izan nahi du. Ekitaldi, tailer eta proiektuen bidez, komunitatean musika loturak sendotzeko eta Arabako ondare kultural aberatsa zaintzeko lan egiten dute. - EGITARAUA

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak