Zinema eta biktimologia 2024: "Bajo terapia"

Zinema eta biktimologia 2024: "Bajo terapia"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Intxaurrondo Kultur Etxea

Noiz

02/05/2024

Oharra


Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira www. donostiakultura. eus-en (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan 11:30etatik aurrera. Baita Intxaurrondo Kultur Etxeko lehiatilan ere ekitaldia baino ordubete lehenago. Gehienez, lau gonbidapen jaso ahal izango dira pertsonako. Zuzendaria: Gerardo Herrero. Espainia. Bajo terapia filmaren proiekzioa eta, ondoren, emakumeekiko indarkeria gaia duen solasaldia Izaskun Orbegozo ikertzailearekin. Hiru bikote ezohiko terapia-saio batera joaten dira taldean. Psikologoak gutunazal batzuk emango dizkie, bikoteek denen artean aztertu eta landu beharko dituzten kontsignekin. Topaketa korapilatu egingo da ustekabeko mugetaraino. Proiekzioaren aurretik, zikloaren irekiera ekitaldia 18:30ean izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Iñaki Subijanak, Enrique Echeburúa Psikologia Klinikoko katedradun emerituak (UPV/EHU), eta Gemma Varona, Biktimologiaren Euskal Erakundeko (UPV/EHU) zuzendariak aurkeztuta. Informazio gehiago: Zinema eta biktimologia zikloaren albistea

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak