- Arabako 2024ko Organo Jaialdiaren barruan. Vall d'Uixó-n (Castelló) jaioa da. Bere musika ikasketak bere aitarekin eta Ricardo Pitarchekin hasi ondoren, Valentzia, Bartzelona, Berlin, Tolosa eta Erroman ikasi zuen, eta bost sari berezi ere lortu ditu zenbait espezialitatetan. Besteak beste, irakasle izan zituen Óscar Candendo, Wolfgang Seifen, Michel Bouvard eta Montserrat Torrent, zeinak laguntza handia eman baitzion trebatzeko etapan. Horrez gain, Olivier Latryk eta Ton Koopmanek eskola magistralak eman dizkiote. Familia Santuaren tenpluko organo-jotzaile titularra izanik, Europako agertoki nagusietan jardun du, baita Latinoamerikan eta Asian, eta ikusleen eta kritikaren harrera bikaina lortu du. Azken urteotan, haren kontzertu jarduera etengabea izan da eta hogei herrialde ta agertokitan baino gehiagotan jokatu du, hala nola Madrilgo Auditorio Nacional de Músican, Palau de la Música Catalanan, Berlingo Konzerthausen, Leipzigeko Gewandhausen, Hanburgoko Elbphilharmonien, Kolonia eta Westminsterko (Londres) katedraletan, Parisko St. Sulpicen, eta San Petersburgoko Mariinsky antzokian eta Philharmonian, besteak beste. Philippe Jarousskyrekin lan egin du, eta “Sacred Cantatas” (Erato, 2016) CDa grabatu zuen berarekin, 2018ko Grammy sarirako izendatu zuten diskoa. Juan de la Rubia irakasle da Bartzelonako ESMUCen eta Sant Jordiko Arte Ederren Errege Akademiako kide. Programa
"EL MAQUINISTA DE LA GENERAL"
FILM MUTUAREN GAINEKO INPROBISAZIOA
Arabako Organo Jaialdia 2024: Juan de la Rubia

Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturaraba.eus
Non
San Pedro eliza
Noiz
06/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.